XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gai nagusia nazioaren egoera izan zen.

Cartagenako bolivaristek uko egiten zioten konstituzio berria eta agintari berriak onartzeari estudiante santanderistek presio ametiezinak kongresuaren gain egin zituztelako aitzakiarekin.

Aldiz, militar leialek nahastu gabe iraun zuten, jeneralaren aginduz, eta aldeko zuen apezeria baserritarrak ez zuen izan mobilizatzeko aukerarik.

Francisco Carmona jenerala, Cartagenako garnizio baten komandantea eta bere kausarekiko leiala matxinada bat sustatzeko zorian egona zen, eta artean eutsi egiten zion bere mehatxuari.

Jeneralak eskatu zion Montillari bidal ziezaiola Carmona ibitzen ahaleginak egiteko.

Gero, guztiengana zuzendurik baina inori begiratu gabe, gobernu berriaren sintesi zakarra egin zien: Mosquera oilo busti bat da eta Caycedo pastelaria, eta biak kikildurik daude San Bartoloméko haurrengatik.

Zera esan nahi zuen, karibetar jergaz, presidentea oso ahula zela, eta presidenteordea haizearen norabideen arabera alderdiz aldatzeko gauza zen oportunista.

Oharrerazi zuen gainera, bere garai txarrenetako garrazkeria petoaz, ez zela harritzekoa haietako bakoitza artzapezpiku baten anaia izatea.

Aldiz, konstituzio berriari espero zitekeena baino hobea iritzi zion, arriskua hauteskundeetako porrota ez, baizik eta Santanderrek bere gutunez Paristik sustatzen zuen gerra zibila zen une historiko batean, presidente hautatuak era guztietako deia eginak zituen Popayánen ordenu eta batasunera, baina artean esan gabe zeukan presidentetza onartzen zuen.

Caycedok lan zikina egitearen zain dago, esan zuen jeneralak.

Dagoeneko Mosquerak Santa Fen egon behar du, esan zuen Montillak.

Astelehenean irten zen Popayándik.